XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abakondoaren irudi urdin eta disdiratsua ikusteko esperantza, bere hagin boteretsuak amorruz itxi eta irekitzen dituen bitartean.

Kostako leku batzutan erraz lor daitezke batezbesteko sei edo zazpi ale otar bakoitzeko udaberriko gauetan.

Denetarik sartzen da, oskoldunak, arrainak eta olagorroak ere, arretaz ari direlarik nekora gatibua irensten.

Itsas aingira ernegatuak ere topatzen dira, bihurrikatzen horrelako une txikian.

Eta sorpresa-kutxa bat bezala santiaginoak, itsas marraskiloak, krabak, itsasizarrak eta beste zenbait gauzale, hondo harritsuetan bizi direnak.

Erabiltzen den txitxarro freskoa, izan ere, oso beita gozagarria bait da denentzako, duen usain sarkorra dela eta.

Ondoren berriro portura, gurgilak hustu, beita zaharra uretara bota, pantxo eta lapentzat janari, eta berriro prestatu itsaso astindua eta ahal bada ilargigabea, gertatzen den gauerako.

Otarraina beste asuntoa da, serioago eta lantsuagoa.

Gurgila handiagoen beharra dago, 40 edo 50 metroko hondotako.

Beraz, soka gehiago, pisu handiago eta urrunago joan beharra.

Untziak bidaia batzu egiten dituzte urperatze-tokitaraino, batzu 200 gurgila arte daramatzatelarik; gero horiek jasotzeko makinatxo bat beharko delarik.

Matxitxako lurmutur inguruan arrain-toki on bat bazegoen aintzina.

Baina urtez-urte otarraina gero eta arraroagoa egiten ari da.

Non ote dago Mutrikuko arrantzaleek txalupa txikitatik urperatutako gurgila trauskil haiekin Alcolea muturrean bertan 3 kiloko otarrainak jasotzen zituzten garaia?.

Nahiz eta itxura kaltegabekoa eduki, gurgila benetan apailu gogor eta erasokorra dugu.

Arrantzaleek askatzen zituzten gurgila guztiak berriro jasoak izanez gero, ez zen problema handirik egongo.

Baina Kantauriar Itsaso suharrak korapiloak desegin eta kortxoak urperatzen ditu; ondorioz urteoro dozenakada gurgila galdu daitezkeelarik.

Inoiz ere berreskuratuko ez diren gurgilak.

Gurgila hauetariko bakoitzak urteetan zehar zulo beltz gisa jokatuko du, baita ere zenbait itsas espezierentzat bizitzaren ponpa xurgatzaile gisa ere.

Honela, galdutako gurgila batean harrapatutako animaliak, ihesteko posibilitaterik gabe, hil egingo dira eta beste animalientzako beita eta erakarpen direlarik hauek ere harrapatuta geratuko dira, hilketa-ziklo alu bat errepikatzen delarik, zein harrapagailua hausten denean amaitzen da.

Gurgila egurra edo erlatiboki material hauskorrez egina zegoenean, bere iraupen laburra zela eta, ez zen hain hilgarria.

Baina gaurregun metalezko egitura eta plastikozko maila iritsi direlarik, erasoa iraunkorra eta serioa bihurtu da.

Soluzioak? Espezie batzuk gurgilarik gabe harrapatzen zailak dira.

Baina oso gomendagarria da burdinazko egitura eta sare zaharrez itxitakoen erabilpena.

Gurgila hauek ekonomikoak, konponterrazak eta galduz gero iraupen laburrekoak dira.

Eta gogoramen hauek ez dira arrazoi gabekoak; Neuk pertsonalki urpekari bezala egindako paseotan pilo bat gurgila ikusi ditut eskeleto hutsez beterikoak, inorentzako onuragarri ez den tresna suntsitzaile bihurtuak.